Iritsi da lauhilabete honetako azken astea!
Beraz, gaur IKT ikasgaiko azken saio teorikoa izan dugu. Astero legez aurkezpenak egin behar izan ditugu, gaur hiru egin ditugu eta horietako bat gurea izan da.
Lehenengo taldekoek PLE eta MOOC (Online ikastaroa)-ari buruz hitz egin dute. Aurretik ere kontzeptu hauek azaldu ditudanez, ez naiz askorik luzatuko. MOOCari buruz esan beharrekoa da, eduki eta espazio mugagabea duela eta erabiltzeko erraza dela. Gainera, Internetetik materiala hartzea nahiko erraza da, oso eskuragarri baitugu.
Ondorengo aurkezpena besteetatik oso desberdina izan da, Power Pointa erabiliz ¿Quién quiere ser millonario? telesaila imitatu baitute. Horren bidez eta Hot potatoes, aurreko astean ikasitako programaren bidez, ariketa eta galdera ezberdinak prestatu dituzte, entzuleei parte hartzera gonbidatuz. Era honetara, eta jendeak emandako erantzunak kontuan izanez ondoren aipatuko ditudan zenbait gai azaldu dituzte.
Hasteko, gizarte aldaketak hezkuntzan gutxi isladatzen direla azaldu dute, eta ez litzatekeela horrela izan beharko, hezkuntzan horiek eragina izan behar dute. Bestetik, gaur egun kultura multimodala daukagula azadu dute, formatu eta hizkuntza ezberdinak, teknologia ezberdinak eta euskarri ezberdinak erabiltzen ditugulako. Lau alfabetatze berriri buruz ere hitz egin digute: audiobisuala, digitala, informazionala eta alfabetatze anitza.
Horrez gain, eskoletan IKTak erabiltzearen helburua erabiltzaile kontziente eta kritikoak heztea dela azaldu dute. Gainera, horiek ikasle bakoitzari bere errimtora lan egiteko aukera ematen diotela ere komentatu dute; baita ikasleek eskolan nahiz etxean erabili ahal dituztela eta horrek abantaila asko dituela. Modu honetara, aurkezpena erakargarriagoa izatea egin dute eta baita jendeak arreta gehiago jartzea ere. Ideia ona izan da eskolan irakasle bezala erabiltzeko ere.
Irakasgai honetako azken aurkezpena gurea izan da. Erakargarriago izateko, ikaskideei programa berriak erakusteko eta aurkezpenak egiteko erabiltzen ditugun ohiko programetatik ezberdina den bat erabiltzeko asmoz, Emaze erabili dugu. Hemen daukazue gure aurkezpena:
IKTak gaur egungo eskoletan izan da gure gaia eta Area. M. (2009). La competencia digital e informacional. Santander: UIMP-tik atera dugu informazioa. IKTak eta berrikuntza, hezkuntza ereduak eta dekalogoari buruz hitz egin dugu eta amaieran hausnarketa bat egin dugu teknologia eta testu inprimatuei buruz gure iritzia emanez.
Beraz, gaurko azalpenekin IKT-ko klase magistralak bukatu ditugu.
Ondoren, infografiei buruz hizketan
aritu gara, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan lantzeko oso praktikoa baita. Irakasleak azaldu digu informazio ugari, askotan grafiko bidez,
ematen duen kartel bat dela egunkarietan adibidez asko erabiltzen dena.
Infografiak egiteko programarik erabiliena Easely da, erabiltzeko erraza baita eta hamar hamabi urteko haurrek erabili dezaketelako. Hori probatzeko, geuk ere gure infografia sortu dugu: Janari osasuntsua
Wordleri buruz
ere hitz egin dugu. Hitzez osatutako irudi bat da; horrenbestez, definizio
teoriko bat eman ordez, hitzak ematen dizkigu guk definizioa eraiki dezkegun. Haurrentzat oso entretenigarria delakoan
nago. Horretarako, Tagxedo ere
badaukagu, baina honek aukera gehiago ematen dizkigu. Hona hemen azken hau erabiliz sortutako infografiak: http://www.tagxedo.com/gallery.html
Irakasgai honetako azken aurkezpena gurea izan da. Erakargarriago izateko, ikaskideei programa berriak erakusteko eta aurkezpenak egiteko erabiltzen ditugun ohiko programetatik ezberdina den bat erabiltzeko asmoz, Emaze erabili dugu. Hemen daukazue gure aurkezpena:

IKTak gaur egungo eskoletan izan da gure gaia eta Area. M. (2009). La competencia digital e informacional. Santander: UIMP-tik atera dugu informazioa. IKTak eta berrikuntza, hezkuntza ereduak eta dekalogoari buruz hitz egin dugu eta amaieran hausnarketa bat egin dugu teknologia eta testu inprimatuei buruz gure iritzia emanez.
Azaldu dugun
guztitik niretzat ideia nabarmenenak hauek izan dira:
- Eskoletan garrantzitsuena pedagogia dela eta ez teknologia, hau da, helburua beti izango da haurrak heztea.
- Eskoletan IKTak erabiltzerakoan lana planifikatuta izatea beharrezkoa dela, hau da, hauek erabiltzen ari garen guztietan askatasunez jarduten uzten badiegu kaosa sortuko dela ikasgelan.
Beraz, gaurko azalpenekin IKT-ko klase magistralak bukatu ditugu.
Aste honetako saio praktikoak oso
dibertigarriak iruditu zaizkit. Hasteko, mugikorrei buruz aritu gara
hizketan, guk mugikorren inguruan genekizkien gauza bitxiak ikaskideei irakatsi
dizkiegu. Clean master (mugikorreko
memoriatik dena guztiz ezabatzen duen programa), Metro Bilbao (metroaren inguruko informazioa eskuratzekoa)...
hainbat eta hainbat aplikazioa daudela ohartu gara.
Bide beretik,
irakasleak QR (Quick Response) -ri buruz hitz egin digu. Kode baten bezalakoa
da, erakusketetan, arropetan eta beste hainbat lekutan aurki dezakeguna.
Mugikorrean horrekin lotutako aplikazioa badaukazu, mobila horren aurrean jarri
eta irakurri egiten du; horrela, arropa, museo, bolg edo kodea kokatuta dagoen
tokia eta inguruari buruzko informazioa ematen dizu, web orri horretara
eramanez. Hori horrela izanik eta probatu ahal
izateko, Unitagen sartu eta gure
blogaren QRa egin dugu. Ikus dezakezuenez, blogaren azpaildean dago eta
mugikorra horren aurrean jarriz gero nire blogera eramaten zaitu QRak. Telefono
mobilaren bidez QRa irakurri ahal izateko Lector
QR aplikazioa jaitsi behar da.
Oso interesgarria izan da horren berri
izatea, gure inguruan hainbat lekutan ikus daitezkeelako halakoak.
Horrenbestez, nire ustez, argi dago gure bizitza pertsonalerako dela eta ez
haurrekin erabiltzeko, agian gure ikasle askok mugikorrak ere ez dituztelako
izango.
![]() |
http://www.banrepcultural.org/sites/default/files/field_artista/ola-invernal.jpg |
Infografiak egiteko programarik erabiliena Easely da, erabiltzeko erraza baita eta hamar hamabi urteko haurrek erabili dezaketelako. Hori probatzeko, geuk ere gure infografia sortu dugu: Janari osasuntsua
![]() |
Blogaren egilearena |
Zooburst ere aipatzekoa da, 3D erara lan egiten baitu. Haurrentzat era honetara lan
egitea oso erakargarria izaten da eta asko laguntzen die gauza berriak
ulertzen. Gainera, halakoekin arreta gehiago jartzen dute.
ColAR programa ere
ezin dezakegu aipatu gabe utzi, azkenaldian gero eta gehiago erabiltzen baita
haurren artean. Honetan irudi batzuk inprimatu eta haurrei horiek margotzeko
aukera ematen zaie. Margotzen bukatu dutenean, argazkia ateratzen zaio
egindakoari eta programak 3D erara jartzen du beraiek sortutako marrazkia.
Umeentzako haiek margotutako irudia 3D erara ikusi ahal izatea sinesgarria da
eta asko disfrutatzen dute. Niri ere izugarri gustatu zait eta harrigarria iruditu zait!
Azken saio praktikorako irakasleak oso ideia polita izan
duela uste dut. Modulu lanerako egin behar izan ditugun bideoak aurkeztu
dituzte bere gidaritzan zeuden ikasleek. Horiek ikustea eta galderak egitea oso
interesgarria eta aberasgarria izan da teknika berriak barneratzeko, haien lana
baloratzeko eta hobetu beharko litzatekeenaz hausnartzeko.
Gainera, gure bideoa erakusteko eskatu diogu irakasleari.
Badakigu zenbait akats badituela, adibidez zati batzuetan soinua ez dela ondo
entzuten, baina ez gara profesionalak!
Hala ere, lan eta esfortzu handia egin dugunez, gure kideei erakutsi
nahi izan diegu, oso harro baikaude lortutakoaz. Kontuan izanda bideo bat
grabatzen genuen lehen aldia zela eta geure kabuz, profesionalen laguntzarik
gabe egin dugula ezin hobeto dagoelakoan gaude! Gure lanak merezi izan du eta
pozik gaude!
Patxi Bizkaiko ondareak ezagutzen izenburua jarri diogu lanari eta hementxe daukazue ikusi nahi baduzue.
Patxi Bizkaiko ondareak ezagutzen izenburua jarri diogu lanari eta hementxe daukazue ikusi nahi baduzue.
Beraz, hauxe izan da azken astea, asko ikasi dugu eta pozik
gaude arlo honetan pixkanaka pixkanaka aurrera egin dugulako!
Beste bat arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina