Iritsi da hemen ere bukaera, hasten den guztia bukatu egin behar izaten baita!
Irakasgai honekin hasi ginenean, aurreko urteetan gure
bizitzan zehar ikasten joandakoarekin hazi
txikitxo bat landatuta geneukan gure barnean, eta apurka apurka, lauhilabetea
aurrera joan den heinean nire hazia ernetzen eta hazten zebilela ohartu naiz.
Bai saio teoriko zein praktikoei esker hainbat ezagutza barneratu ditugu eta
azkenera iritsi garenerako hasierako hazia loratuta daukat.
![]() |
http://percybal.files.wordpress.com/2008/11/ict.jpg |
Saio teorikoak aurkezpenen bidez irakasteak ohiko metodologia jarraitzen ez duen arren oso metodo interesgarria iruditu zait, modu horretara arreta eta interes gehiago jarri diogulako irakasgaiari, talde gehienak horretan saiatu baitira.
Saio praktikoak ordenagailu gelan egiten genituenez eta gauza ezberdinak probatzen eta erabiltzen aritu garenez oso aktiboak izan dira eta baita baliagarriak ere, gure etorkizuneko irakasle lanbidean erabiltzeko oso lagungarriak izango direlako. Horrez gain, oso entretenigarriak izan dira eta ikasten nuen bitartean ondo pasatu dut.
Blogarena ere oso ideia ona izan da. Hau erabiltzen ikastea
oso baliagarria izan da guretzat, bai gure edozein beharretarako erabili
dezakegulako eta baita irakasle bezala gure ikasleekin erabiltzeko ere. Bertan,
astero hausnarketa bat egiteak edukiak barneratzen eta ikasgai honetan
emandakoaren alderdi positibo eta negatiboak bereizten lagundu digu.
Hau guztia kontuan hartuta, argi dago era honetara lan
egitea atsegina izan dela eta asko ikasi dudala, nire ezagutza asko handitu da prozesuan zehar; ondorioz, pozik nago ikasgai eta
irakasle hau eduki izanaz.
![]() |
http://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ ecoescuela/wp-content/uploads/2011/05/EducarTIC1.png |
Azkenik, zuoi, irakurleoi ere agur bero bat! Eta aholku bat,
IKT arloan zuen formakuntza inoiz ez eteteko. Hauek etengabe doaz aurrerantz eta
uneoro gauza berriak asmatzen dituzte; beraz, batez ere ni bezala irakasle
izateko asmoz bazaudete, IKTak kontrolatu beharko ditugu, gure haurrek, agian,
gu baino gehiago jakingo baitute hauen inguruan.
Ondo segi eta beste bat arte! Bloga ez baita hemen bukatzen, arlo honen inguruan nire ezagutza handitzen doan heinean blog hau ere betetzen joango baita!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina