Saio teorikoan, bi aurkezpen entzun ditugu eta aurreko saioan egin bezala, gaur ere bukatutakoan taldeak ebaluatu behar izan ditugu. Magistralean taldeka aurkezpenak egitea teoria lantzeko modu interesgarria eta entretenigarria iruditzen zait. Beraz, hauei eta saio praktikoei esker, bagoaz pixkanaka pixkanaka gure ezagutza handitzen!!
Lehenengo aurkezpena IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia izenburuarekin aurkeztu dute haien lana. Hasteko, gure gizartearen honako ezaugarriak aipatu dituzte: materialista dela, globalizatua, informazio eta ezagutzaren gizartea dela, irudiaren gizartea eta gizarte digitala ere badela; hau da, teknologiak garrantzi handia duela gurean. Guztiz ados nago gure gizarteaz aipatutako ezaugarriekin eta teknologia guretzat ezinbestekoa dela uste dut, askok ez bailukete hura gabe bizitzen jakingo, bere faltask arazo handia suposatuko luke guretzat.
Gaur egun, eskola batzuetan IKTek arazoak sortu dituztela ere komentatu dute, irakasle batzuek ez dutelako nahikoa prestakuntza hauek erabiltzeko. Arazo hau, batez ere, adineko irakasleen artean ematen da; alde batetik, ulertzekoa da haiek orain arte ez dutelako honelako tresnarik erabili; baina, beste alde batetik, informazio eta ezagutzaren gizartean bizi direla onartu behar dute eta aldaketekiko malgutasuna erakutsi beharko lukete. Izan ere, ezagutzak eskuratzeko eta garapen pertsonala lortzeko tresna dira eta ikasleen talde lana sustatzeko, errealitatearekin bat egiteko, motibazioa edo aktibotasuna bultzatzeko, disziplinartekotasuna bultzatzeko eta gai ezberdinak lantzeko aukera ematen dute.Lehenengo aurkezpena IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia izenburuarekin aurkeztu dute haien lana. Hasteko, gure gizartearen honako ezaugarriak aipatu dituzte: materialista dela, globalizatua, informazio eta ezagutzaren gizartea dela, irudiaren gizartea eta gizarte digitala ere badela; hau da, teknologiak garrantzi handia duela gurean. Guztiz ados nago gure gizarteaz aipatutako ezaugarriekin eta teknologia guretzat ezinbestekoa dela uste dut, askok ez bailukete hura gabe bizitzen jakingo, bere faltask arazo handia suposatuko luke guretzat.
Ondoren, honako eskema hau ere azaldu dute eta Web 2.0ren inguruan sakondu dute.
![]() |
Blogaren egilearena |
Honi lotuta, aipatu beharreko beste puntu bat teknologia berriak erabiltzeak askatasun handia ematen digula da, agian gehiegi haurrentzat; horren aurrean, gurasoentzat batez ere, jarrera arduratsua izatea komenigarria litzateke.
Hurrengo aurkezpenak Interneta eta eskola izenburua zeukan. Honetan, egindako ikerketa batez hitz egin dute non gurasoek haien seme-alabak Interneta erabiltzearen beldurra zeukaten. Ez dut uste haurrek Interneta erabiltzeari beldurra izan behar zaionik, baina egia da gero eta gauza beldurgarriagoak entzuten direla haur pornografia, ezezagunekin hitzorduak izatea eta Interneten norbere datuak ematearekin lotuta. Beraz, horri aurre egin nahian komenigarria iruditu zait Safer Internet programaren berri izatea.
Talde honetako ikasleek ere, Web 2.0k hezkuntzan duen garrantzia aipatu dute eta nik ere puntu hori aipatzea ezinbesteko ikusten dut, dibertigarria delako, komunikazioa hobetzen duelako, ikasleen analisi eta kritika gaitasuna garatzen duelako eta ikasleen arteko erlazioa sendotzen duelako.
Saio praktikoan gauza desberdinak landu ditugu aste honetan. Hasteko, APA arauei jarraituz, bibliografia arauak azaldu dizkigu. Asko eskertzen da azalpen hauek eman izana, izan ere, egiten ditugun lan guztietan egin behar izaten baitugu babliografia; orain arte nola egin ez genekien arren, gaur ondo ulertu dut. Lanekin lotuta, Word ere landu dugu pixkatxo bat; gehiena ezagutu eta erabiltzeko gai nintzen arren, markatzailea edo testuak ordenatzeko moduei buruz ez nekien ezer ere ez, beraz, oraindik aurrera lanak txukunago eta arinago egin ahal izango ditut teknika hauei esker.
Horrez gain, bilaketa lan bat egiterakoan informazioa gordetzeko nola antolatu (online erara) erakutsi zigun. Horretarako, Delicious, Diigo eta Connote programak daudela aipatu zigun. Deliciousen harpidetu eta linkak jarri genituen bai publikoan zein pribatuan, informazioa denen eskura jartzeko edo guretzat baliagarria dena edozein lekutatik eskura izan dezagun, online baitago. Erabiltzeko errraza dela eta oso baliagarria izango zaidalakoan nago, batez ere, unibertsitateko talde lanak egiterako orduan.
Aste honekin bukatzeko, bideo batzuk ikusi genituen bertako irudiak, soinuak, ahotsak... aztertzeko. Hasteko, ondorengo bideoa ikusi genuen.
Oso polita iruditu zitzaidan, autore bakoitzak esaten dituen hitzak, hau da, edukia, asko gustatu zitzaidalako. Hala ere, aztertu genuenean, nahiko txarto egina zegoela ohartu nintzen, izan ere, irudia eta soinua ez daude bateratuta eta horrek arreta galtzea eragiten digu. Askotan, musikak aldaketa eskatzen du baina irudia ez da aldatzen.
Beste hainbat bideo ere ikusi genituen horiek aztertzeko, Por cuatro esquinitas de nada izenburua zutenak, bai umeen ahotsarekin grabatuta zeudenak, ipuin moduan zeudenak...
Azkenik, hemen daukagun bideoa ikusi genuen. Umeen ahotsaren tonuarekin asko komunikatzen dela ikusten da eta musika bigarren plano batean dagoela. Gainera, oso ondo egina dago, irudia eta soinuak bat egiten baitute eta hitz egiten denari buruzko irudia agertzen baita uneoro.
Gaurko saioari esker, bideoan kontatzen dena irudien bidez ikustea eta musika istorioarekin bat joatea oso garrantzitsua dela ohartu naiz; beraz, bai modulu laneko zein musikako emanaldi artistikoko bideoa grabatzeko hau guztia kontuan izango dugu.