Lehenengo aste honetan, pixkanaka pixkanaka irakasgai berriari buruzko datu batzuk ezagutzen hasi gara!
Saio teorikoan gure
gaur egungo sistema ekonomiko, politiko eta kulturala aztertu dugu aste
honetan.
Ezagutzaren gizartean bizi garela azaldu zigun irakasleak, ezagutza
baliabiderik garrantzitsuena dela. Gizarte hau ezagutza bat sortzeko, kudeatzeko, banatzeko eta kontsumitzeko modua da.
Hardware eta software zer ziren ere ezberdindu genuen. Hardwarea sistema informatiko baten atal fisikoa da; eta softwarea, aldiz, sistema informatiko batek funtziona dezan eta bere eginkizunak bete ditzan behar diren programa eta elementu ez-fisikoen multzoa da.
Azkenik, Social webari buruz zerbait aipatu zigun, bertan garrantzitsuena
pertsonen arteko komunikazioa zela esanez, kasurako e-maila edo blogak.
Saio praktikoak, aurkezpenean aipatu bezala, ordenagailu
gelan izaten ditugu.
Hasteko, Googlei buruz hitz egin genuen eta bilaketak errazago egin ahal izateko gako batzuk eman zizkigun. Horrez gain, Google Alertsak jartzen irakatsi zigun, nahi genuen gai edo hitz bat jarri eta horri buruzko informazioa korreora heltzeko.
Ondoren, bakoitzak bere bloga sortu zuen Bloggerren bidez. Gure gustoko diseinua jarri ostean, bideoak, PPTak, musika, argazkiak eta liburuak blogean nola jarri azaldu zigun eta horretan egon ginen.
Argazkiei buruz ere hitz egin genuen, kalitatea eta argazkiaren tamaina batera doazela aztertu genuen era honetara. Gainera, hauek editatzeko Picture Manager programa erabiltzen irakatsi zigun irakasleak.
NIRE GOGOETA
IKTko saio hauetan ikasitako kontzeptu eta ezagutza berriak oso baliagarriak iruditu zaizkit; izan ere, oinarrizkoak diren eta orain arte jakin ez ditudan hainbat gauza ikasi ditut.
Batez ere, praktikako saioa gustatu zait, magistralean kontzeptu batzuk ez nituelako ezagutzen eta pixka bat larritu naizelako. Praktikan, aldiz, Google Alertsak zer diren jakitea oso baliagarria iruditu zait informazio interesgarria jasotzeko.
Batez ere, praktikako saioa gustatu zait, magistralean kontzeptu batzuk ez nituelako ezagutzen eta pixka bat larritu naizelako. Praktikan, aldiz, Google Alertsak zer diren jakitea oso baliagarria iruditu zait informazio interesgarria jasotzeko.
Gainera, bakoitzak bere bloga sortzea motibagarria iruditzen zait, batez ere alde praktikoa lantzeko aukera ematen digulako eta etorkizunean, gure ikasleekin erabiltzeko funtsezkoa izango zaigulako.