Astero legez, saio magistralarekin hasi dugu IKT irakasgaia. Gaurko bi taldeek Interneti buruz hitz egin digute eta hainbat gauzei buruz ohartzeko aukera izan dut.
Hasteko, lehenengo taldeak Interneten arriskuez hitz egin du. Egia da honi esker informazio asko daukagula eskura eta komunikazioa eta bizitzako beste hainbat alderdi errazten dizkigula. Hala ere, hainbat arrisku ditu eta askotan ez gara horietaz ohartzen. Arrisku handiena gaztetxoen artean sumatzen dut.
Internetek hainbat kalte eragin ditzake gizartean (haur pornografia, arrazakeria, indarkeria...) eta gezurreko informazioa ere eman diezaguke gu ohartzen ez garen arren (kasurako ezezagun batekin hitz egiterakoan).
![]() |
http://www.blogtrw.com/wp-content/uploads/redes-sociales1.jpg |
Ohartu beharreko beste faktore bat da Internetek ez duela informazio pribatua babesten, denon eskura dago bertan jarritako informazioa eta enpresek bertako datu guztiak erabili ditzakete; adibidez, sare sozialetan jartzen dugun informazioa.
Gizartean faktore honek eragindako aldaketak direla eta, eskolek zeregin garrantzitsua daukate arlo honetan, ikaslearen ongizatea bermatu behar baitute eta arriskuak kontrolatzen jakin behar baitute. Beraz, ikasleei sarea arduraz erabiltzen irakasteko material didaktikoa sortu da. Safe proiektua. Material hau hizkuntza ezberdinetan dago eta arriskuak gutxitzeko eta monitorizatzeko programak erabiltzea du helburu. Gainera, IEP (Internet segurtasunez erabiltzeko Eskola Politika) prestatu dute eskolan arriskurik gabe sarean ibili ahal izateko.
Egia da, Internetez ematen den hezkuntza beharrezkoa dela, berau bizitza modernoaren funtsezko zatia baita guretzat. Gainera, maila igotzeko, arrakasta sustatzeko, informazioa kudeatzeko... aukera zabala eskaintzen digu tresna honek. Hala ere, irakasleek, nire ustez, hezkuntza mota honetan, ikasleak gidatu beharko lituzkete Interneteko sarbidea haiek erabiltzeko diseinatuta egon dadin eta adinaren araberako iragazteko sistema izan dezan arriskuetatik babesteko; horrez gain, erabilera ere arautu beharko lukete.
Bigarren aurkezpenak, Segurtasuna Interneten izenburua izan du. Hasteko, sareko edukiak ebaluatzen ikasteko estrategia batzuk azaldu dizkigute, askotan ez baitugu kontuan hartzen. Adibidez, Copyrighta errespetatzearena, beraz, informazio iturriak aipatzen irakastea ezinbestekoa da. Ikastetxeak ikasleek legedia kontuan hartzen dutela ziurtatzea ezinbestekoa da.
Aipatutakoaz gain, eskolan web orriak erabiltzen dituztenean informazio pertsonalik ez jartzeko eskatuko zaie haurrei; argazkirik ez jartzeko gurasoen baimenik ez baldin badute, edonork ikus ditzakeelako. Horrekin ciberbullyinga bezalako arazoak ekidingo dira.
Ondorioz, Lehen Hezkuntzan haurrekin Interneta erabiliz gero eta dena ondo kontrolatuta izateko, non sartu eta zer egin behar duten esatea beharrezko ikusten dut, guztion lana baita txikiak babestea. Horretarako, neurriak hartu behar dira eta heziketa nahiz prebentzioa izango dira garrantzitsuenak sarean segurtasunez ibili ahal izateko.
Saio praktikoetan, beste hainbat gauza berri ikasi ditugu. Saioaren hasieran, erretiroa hartuta daukaten emakume talde bat etorri da, berrogei urtez irakaskuntzan lanean ibilitakoak ziren. Pozgarria izan da haien poza eta lanarekiko erakutsi diguten pasioa ikustea, ikasketekin gogoz aurrera jarraitzeko indarra eta motibazioa eman baitidate!
Aste honetako saio praktikoak, irakasle izango garen aldetik, oso baliagarriak iruditu zaizkit, eskura ditugun hainbat baliabide erabili ahal izateko aukera eman baitigute. Hasteko, batez ere, hezkuntzara bideratutako softwareak aztertu ditugu, hezkuntzarako sortuta daudenak eta haurrek eginez ikasteko hainbat ariketa dibertigarri eskaintzen dizkigutenak.
![]() |
http://apriencia.files.wordpress.com/2011/12/eskola-2-0.jpg
|
Horien artean, Jclic aztertu dugu lehenik. Egia da erabiltzeko Interneta beharrezkoa dela, baina hainbat irakasgai, adin eta gai ezberdinei buruzko ariketak daude, jolasen bidez ikasteko. Ziur nago, haurrak gusturago ikasiko dutela era honetan eta errazago egingo zaiela.
Hona hemen bertako ariketa bat: zonaClic - actividades - Gure hortzeria
Ondoren, Educaplay ere aztertu dugu, helburu berarekin sortua da hau ere. Honetan harpidetu eta ariketak sortzeko aukera izan dugu. Irakasleentzat ariketak sortzeko erabilerraza da eta ikasleentzat, aldiz, motibagarria. Beraz, hezkuntzan onurak ekarriko dizkigu, oso gomendagarria da eskoletan erabiltzeko. Hona hemen nik sortutako ariketa: Adjektiboak
Eskola 2.0k eskaintzen dizkigun baliabideak ere aztertu ditugu, bertan, irakasleek esekitako aktibitate ezberdinak daude denon eskura eta baita Recursosparaprofesores izeneko orrian ere, biak oso interesgarriak haurrekin erabiltzeko!
Horrez gain, Lehen Hezkuntzan, komikiak zein ipuinak asko erabiltzen direnez, Prixton programa aztertzen ibili gara eta komikiren bat ere sortu dugu. Hona hemen nire adibidea (irudian klik eginez gero, komiki guztia irakurri daiteke):
Egia esan, irakasleek erabiltzeko eta ikasleak dibertitzeko programa interesgarria delakoan nago; baina ez dut uste ikasleek erabiltzeko erraza denik, hainbat faktore hartu behar direlako kontuan: paisaia, pertsonaien keinuak, aurpegia, forma... dena aldatzeko aukera ematen du, beraz, ikasleentzat nahasgarria izan daiteke haiek askatasunez lan egiteko baldin bada. Hala ere, irakaslearen laguntzaz egiten baldin badute eta bikoteka antolatzen badira, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan erabili ahalko litzateke.
Komikiei ahotsa jarri eta bideoak sortzeko programa bat ere badela ikasi dugu, Xtranormal izenekoa. Haurrekin lan egiteko oso interesgarria izan daiteke, sormena eta irudimena lantzeaz aparte, idatzizko adierazmena eta ortografia lantzeko aukera ere ematen digulako.
Jarraian, ondorengo kontzeptuak ikasi ditugu: PLE (Personal Learning Environment), hau da, norberak duen ingurunea teknologia berrien inguruan, norberaren ikaskuntza gunea; LMS (Learning Management System), ikasteko plataformak, hain zuzen ere, moodle, e gela eta halakoak; eta MOOC (Massive Online Open Course) modu masiboan online egiten diren ikastaroak. Kontzeptu hauek oso erabiliak dira teknologia berrien munduan, beraz menperatzea oso garrantzitsua da.
PLE eta lehen aipatutako bideo moduan egindako komikien adibideak ikusteko honako orri hau erabili dugu:
Honekin lotuta, ikasleen behe mailako gaitasunaz hitz egiten aritu gara, hau da, ikastea, ulertzea eta aplikatzea, normalean guztiok menperatzen duguna; hala ere, goi mailako gaitasunak lortzea ezinbesteko ikusten dut, analizatzea, sortzea eta ebaluatzea, hain zuzen ere.
Aste honetako materia asko gustatu zait, izan ere, irakasle bezala erabili ahal izango ditugun hainbat baliabide eman dizkigu eta oso interesgarriak iruditu zaizkit guztiak. Aste produktiboa izan da oraingoa!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina