Iritsi da bosgarren astea!!!! Pixkanaka pixkanaka bagoaz gero eta ezagutza gehiago eskuratzen!
Astero legez, Saio teorikoan, bi aurkezpen izan ditugu. Talde biek hitz egin dute Horizonte Proiektuaz, baina alderdi ezberdinak azaldu dituzte lan bakoitzean.
Lehenengo taldekoek, hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo urteetan zehar izango duten inpaktua aztertu dute. Horri buruzko hausnarketa bat egiterakoan, esan beharra daukat, agian gaiaren zailtasun mailagatik, nahiko teknikoa iruditu zaidala, hau da, azalpenak ulertzea nahiko zaila egin zait, erabili dituzten kontzeptu asko ez nituelako ezagutzen.
Bigarren taldearen azalpena, aldiz, ulergarriagoa iruditu zait. Talde honetakoek, unibertsitatean teknologia berriek izan dezaketen eragina aztertu dute eta horren barruan zenbait azpigai azaldu dituzte. MOOC (online Ikastaro Ireki Masiboa) zer den azaldu dute; nik ez nuen aurretik ezagutzen, online egiten diren ikastaroak direla esan dute, hau da, ez duzula bertara joan behar, irekiak direla, matrikulatutako ikasleen kopurua mugagabea dela eta materiala erraz eta doan daukagula eskuragarri Interneten bidez. Oso ondo dago hauen berri izatea.
![]() |
http://tabletarmy.com/wp-content/uploads/2014/07/tabletas1.jpg |
Ludifikazioa ere aipatu dute, hau da, jokoen dinamika eta teknikak erabiltzea. Nire iritziz, honek ikasleak motibatzen ditu eta haien autonomia eta pertsonalitatea garatzen laguntzen du. Learning Analytics ikasleen ekintzarekin erlazionatuta dauden datuen analisia da, beraz irakasleentzat (ikasleak nola doazen eta zailtasunak non dituzten ikusteko) zein ikasleentzat erabilgarria dela uste dut. Teknologia eramangarriak zeintzuk diren ere azaldu digute, gailu bezala erabiltzen ditugun jantzi edo osagarriak hain zuzen ere; adibidez, Pulseras up (egindako jarduera fisikoa neurtzeko), kamiseta adimentsuak (erritmo kardiakoa, tenperatura eta arnasketa neurtzeko).
Azkenik, hiru dimentsioko inprimatzea bi taldeetan aipatu da, hau da, objektu tridimentsionalak software baten bidez inprimatzen dituen teknologia. Azken hau harrigarria iruditu zait, ez nuke inoiz pentsatuko hiru dimentsiotako objektuak inprimatzeko gai izango garenik, eta bideoan ikusi ahal izan dugunez horrela da.
Bestalde, aste honetako lehenengo saio praktikoan, Webquesta aztertzen aritu gara. Lehen Hezkuntzako ikasleekin erabiltzeko egokia delakoan nago, irakaskuntza eta eskolarako egina baitago. metodologia honek, gelan Interneten erabilera bultzatzen du, bertan bilatu beharko dutelarik ikasleek informazioa, baina irakasleak zuzenduta egingo dute. Beraz, kooperatiboa eta orientatzailea izango da. Honako atalak izan ohi ditu:
![]() |
Blogaren egilearena |
Hemen daukazue Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat egina dagoen Webquest bat, Natura irakasgaia lantzen duena: Uraren zikloa
Metodologia hau aztertzen ibili ondoren, alde positibo eta negatiboak dituela ohartu gara.
![]() |
Blogaren egilearena |
Bigarren saio praktikoan, ordea, irakasleak Ardora lantzeko asmoa zeukan baina hainbat arazo izan ditugu unibertsitateko ordenagailuekin; beraz, ez dugu sartzea lortu. Hala ere, batez ere klase partikularrak edo ematen baditugu ikasleekin erabiltzeko oso ondo dago dagoela esan digu, ariketa asko agertzen baitira bertan. Etxeko ordenagailuan probatzeko eskatu digu baliagarria izango zaigula adieraziz.
Jarraian, Padlet mural bat egiteko aukera ematen duen programa erabiltzen hasi gara. Lehen Hezkuntzan erabiltzeko oso egokia iruditu zait, izenburuak eta argazkiak jartzea eta ordenatzea da eginbeharrekoa eta emaitza politak atera ditzakegu bertatik. Gainera, ez dauka inolako zailtasunik. Desabantaila bakarra online erara soilik gorde dezakegula izan daiteke, ez baitu murala den bezala argazki bezala deskargatzeko aukerarik ematen, hori egiterakoan atzealdea soilik agertzen da, beraz ez digu balio.
Hona hemen guk programa honen bidez egindako murala: Natura. Lehen Hezkuntza.
![]() |
Blogaren egilearena |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina