Saio teorikoan Web 2.0 zer
zen eta horrekin lotutako kontzeptuak aztertu genituen. Web 2.0
filosofia modu bat da sarean gauzak hartu eta produzitzeko.
Bi
kontzepturen arteko ezberdintasuna azaldu zigun:
![]() |
Blogaren egilearena |
Hori kontuan izanez, Web 2.0
kolaboratiboa dela ulertu ahal izan genuen.
Gainerako kontzeptuak puntuz puntu
azalduko ditut (guztiak daude Web 2.0rekin lotuta):
- ESTANDARIZAZIOA: Softwarea askea da, eta gauzak gero eta konpatibleagoak edo berdinagoak dira bai forma aldetik, eduki aldetik… Weben artean ere estandarizazioa eman da, guztiak berdintsuak baitira.
- CSS (Cascada): Lehenengo eredua jarraitzea gainerakoetan ere. Hau da, hasieran letra mota edo formatu eredu konkretu bat jarri baduzu gainerakoetan ere formatu edo diseinu hori agertuko da.
- MIKROFORMATO: Eduki bereko gauzak zatitzea memoria gutxiago okupatzeko.
- BERNAHASKETA: Bideoak, audioak edo halakoak moztea, laburtzea eta gure beharrizanetara moldatzea izango litzateke.
- KONBERGENTZIA: Ahalik eta antzekotasun handiena izatea esan nahi du, hau da, guztiak berdintsuak izatea; eta hori da Web 2.0n gertatzen ari dena.
- RSS: Honek harpidetza egiteko aukera ematen du. Informazio digitala hartzeko harpidetu zaitezke honen bidez, eta behar duzuna bilatzen aritu beharrean haiek bidaltzen dizute informazioa.
- PARTE HARTZEA: Bakoitzak idazten edo egiten duena publikoarentzat da, eta alderantziz; horregatik esaten da parte hartzen dela. Denok zerbait gehituz sarea elikatzen dugu, norberak emanez eta gainerakoek ere emanez, hau da, denok parte hartuz.
- FOLKSONOMIA: Erabiltzaileak sortutako etiketa edo kategoria berriak dira gauzak sarean aurkitzeko erabiltzen direnak.
- WIKI: Edonork editatu dezakeen bloga da. Edonork jar dezake informazioa bertan, eta edonork idatz dezake; horregatik, ez da oso fidagarria izaten batzuetan.
- EKONOMIA: Guzti honen atzean ekonomia dagoela argi izan behar dugu.
![]() |
Blogaren egilearena |
- ARRISKU KAPITALA: Sortzen diren enpresa berriak, hasieran diru gutxirekin hasten dira; ospea lortzen dutenean, aldiz, burtsan… inbertitzen dute haien dirua galtzeko arriskuan jarriz.
- KLIK BAKOITZEKO KOSTUA: Web orrira sartzen den jende kopuruaren arabera diru gehiago edo gutxiago irabaziko dute enpresek.
Ondorioz, orokorrean, Web 2.0ri
buruz komentatu behar dena zera da, erabiltzeko erraztasuna bilatzen du,
sinplea izanez eta konfiantza emanez.
Web 2.0.ri buruz hitz egiten dugunean, datu base batetan oinarritzen
den Interneteko zerbitzu edo tresnez ari gara, zerbitzuen
erabiltzailearengandik aldatua izan daitekeelarik, bai bere edukien aldetik
(aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo
metadatuak erlazionatuz) aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera.
(Ribes, 2007).
Saio praktikoetan, Power Point bidezko aurkezpenak era
egokian egiteko gako batzuk eta programa honi buruzko azalpen batzuk eman
zizkigun.
Power Pointetan animazioak nola jartzen diren ere azaldu zigun, eta egia esan oso erraza da, efektuak aukeratu eta ordenatzea da gauza.
Gordetzeko era desberdinak daudela ere komentatu zigun.
__.pps
eran gordez gero, ikasleentzat errazago izango da, lehenengo diapositiba
zuzenean ikusiko dutelako.
Beste Power Point batetik soinuak
edo argazkiak hartu daitezkeela ere erakutsi zigun, “Guardar como página web” eginez,
karpeta batean aparte soinu eta argazki guztiak uzten dizkizulako. Baina gure Power Pointean soinuak nola sartu ere ikasi genuen, “grabar narración”
eginez.
Honez guztiaz gain, "Zaindegi zerbitzua"z ere
eman zizkigun azalpen batzuk, hau 48 orduz gure lanak edo bestelakoak uzteko
tokia da. Karpetak ere igo ditzakegu bertara baina konprimitu egin behar
ditugu, “zip” bezala jarri. Deskonprimitzea normalean automatikoki egiten du
baina “Extraer”ekin ere egin dezakegu.Ondoren, Blogarekin jarraitu genuen, oinarrizko osagai batzuk azalduz. Copyscape erabiltzeko proposatu zigun gure bloga plagioetatik babesteko. Horretarako “Page proteged by COPYSCAPE Do Not Copy” etiketa jarriko diogu gure blogari, diseinuan aukeratu dezakezun gadget batean. CreativeCommons zer den ere azaldu zigun blogean erabiltzeko. Lizentzia mota aukeratu dezakezu, Creative Commons ikonoa jarri gadgetetan eta zure lizentziaren nolakoa den –ematen dizuten kodea itsatsiz-.
Azkenik, Story bird erabiltzen hasi ginen, ipuinak asmatzeko tresna erraz eta dibertigarria baita, haurrekin erabiltzeko oso ondo dago.
NIRE GOGOETA
Aste honetan zehar, saio magistralean hainbat kontzeptu berri ikasi ditugu; ziur nago gerora erabilgarriak izango direla, baina asko direnez eta orainarte ezagutzen ez nituenez, hauetako batzuk ikasteko eta ulertzeko zailak direla iruditu zait.
Aste honetan zehar, saio magistralean hainbat kontzeptu berri ikasi ditugu; ziur nago gerora erabilgarriak izango direla, baina asko direnez eta orainarte ezagutzen ez nituenez, hauetako batzuk ikasteko eta ulertzeko zailak direla iruditu zait.
Saio praktikoa gehiago gustatu zait aste honetan ere. Alde batetik, Power Pointa egokitasunez erabiltzen ikasi dugu eta horretarako gako batzuk eman dizkigu irakasleak; horrez gain, programa honekin izan ditzakegun arazoak nola ekidin ere azaldu digu, oso interesgarria iruditu zait.
Beste alde batetik, Story birda ere erabili dugu eta haurrekin erabiltzeko oso egokia delakoan nago; izan ere, haurrak tresna honekin ipuinak asmatu ditzakete eta beraientzat oso dibertigarria eta motibagarria izango litzatekeela uste dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina